Gazte artisten erakusketa zabalik Zizurkilen

Ataria 2017ko urriaren 16a

GazteArt proiektuan parte hartzen ari diren artista gipuzkoar zein italiarrek erakusketa prestatu dute Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean, aste honetan zehar sortu dituzten lanekin. Azaroaren 6ra arte egongo da ikusgai.

Hainbat diziplina artistiko landu dituzte astean zehar: argazkigintza, papergintza, azaleztatzea… Inaugurazio ekitaldia larunbatean izan zen. Besteak beste, ostegunean, Alkizako Ur mara museoa bisitatu zuten parte hartzaileek eta Koldobika Jauregiren eskutik papera egiteko tailerra jaso zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!