Elizpe elkartekoak bazkaria antolatu dute Oianumen

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 5a, 15:52

Azaroaren 5ean izango da eta 0 urtetik gorakoei omenaldia egingo zaie.

Besteak beste, urdaiazpikoa eta foie, idi-isatsaren saskia, otarrainxkak, zapoa parrilan, azpizuna goarnizioarekin, tarte eta izozkia, edariak, ogia, kafea eta cava izango dira.

Menuaren prezioa 40 eurokoa izango da bazkide ez direnentzat eta 30 eurokoa bazkideentzat. 10 euro erretiratuen elkarteak jarriko ditu.

Izen emateko epea irekita egongo da urriaren 28ra arte, Elizpe erretiratuen elkartean bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!