Baserritar eta artisauen bilgune gogokoena

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 1a

Hogeigarren urtez, Azoka Berezia ospatu dute Zizurkilen. Bertan, baserriko produktuak eta produktu artisauak saltzeko eta erosteko aukera izan da, goizeko 11:00etatik aurrera.

Goizean, haurrentzako tailerrez eta puzgarriez gain, Danena Txirrindulari Taldea ezagutzeko aukera izan da. Eguerdian, bazkari herrikoia egin dute Zimiterioan, eta arratsaldean, herri kirolen eta tailer gehiagoren txanda izan da. Batetik, frontoian zeuden jarrita postuak. Baratze tailerrak, erlauntzaren inguruko jarduerak, bitxiak edota poltsak... denetik ikusi eta gauza ugariz gozatzeko aukera izan da. Bestetik, frontoiaren kanpoaldean, baserritarrek eta artisauek jarri dituzte postuak, eta bertan jana nahiz edanaz gain, produktu gehiago erosi ahal izan dute bertaratu direnek. Horrez gain, Euskadiko lasto altxatze txapelketa ere jokatu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!