Euskara ikasteko diru laguntzak emango dituzte Zizurkilen

Ataria 2017ko irailaren 26a

Aurten ere, euskara ikasi nahi dutenei lagunduko die Zizurkilgo Udalak. Laguntzen inguruko informazio gehiago udal bulegoetan izango da, 943 69 10 12 telefonoan.

Euskara ikasteko saioez gain, autoikaskuntzarako aukera ere izango da. Tutore baten gidaritzapean eta mintzapraktikak egiteko aukera izango da.

Diru laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da Zizurkilen erroldatuta egotea eta %85eko asistentzia ziurtatzea. Matrikularen %75 (gehienez pertsonako 400 euro) jasotzeko aukera izango da (autoikaskuntzaren kasuan, asistentziaren %85a mintzapraktiken araberakoa izango da).

Mintzalagun egitasmoa

Astean behin ordubetez, ingurune lasai eta giro atseginean, jende berria ezagutzeko gogoa duenak aukera izango du egitasmo honen bitartez. Hiru pertsonako taldeak osatuko dira bi euskaldun berri eta euskaldun zahar bat. Kasu honetan ere, urrian zehar eman ahalko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!