Otaegi aizkolaria Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean

Ataria 2017ko irailaren 18a

Goierriko Hitza

Joseba Otaegi aizkolaria Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean izango da aurten ere. Atzo jokatu zen sailkatze proba Abadiñon (Bizkaia) eta seigarren postua lortu zuen zizurkildarrak. 

Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko ebaki behar izan zituen; finalean izango duten lanaren erdia, hain zuzen ere.

Iker Vicentek lortu zuen lehen postua, eta 17 minutu eta 55 segundo behar izan zituen; bigarren Mikel Larrañaga sailkatu zen, bederatzi segundora, eta hirugarren Azurmendi (18 minutu eta 5 segundo). Segidan, Mugertza II.a (18.29), Atutxa (18.39), Otaegi (18.59), Alberdi (19.36), Rekondo (19.55), Otaño (20.40) eta Irazu (21.40) sailkatu ziren.

Finala urriaren 15ean jokatuko dute, Donostian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!