Eskerrik asko, Batis

Ataria 2017ko irailaren 16a

Danok Danena Halterofilia taldekoek prestatu diote omenaldia, Zizurkil eta Villabonako udalen laguntzarekin. Txalo artean, hunkituta jaso du Batis Kortajarenak herritarren eskerrona.

Jon Irazu, Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi aritu dira aizkoran eta Aimar Irigoien eta Imanol Albizu "Goikoetxea" harri jasotzen. Danok Danena taldeko pultsulariek ere erakustaldia egin dute Intxaur frontoian, Kortajarenaren semeak, Ekaitz eta Jon Kepa tarteko zirela.

Federazioko kideak, berekin pultsulari gisa ibilitakoak eta bere eskutatik pasatako kirolari ugari bildu da Zizurkilgo Intxaur frontoian. Guztiek adierazi diote eskerrona, besarkada eta opari bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!