Ikastaro eskaintza zabala izango da Zizurkilen

Ataria 2017ko irailaren 1a

Urriaren 2an hasiko dira eta ekainaren 22an amaituko da ikasturtea eta matrikula epea irailaren 11tik 25era luzatuko da. Horretarako Zizurkilgo udal bulegoetara jo beharko da.

Besteak beste, Iriarte kultur etxean,, eskulanak, helduentzat gimnasia eta memoria tailerra izango dira.

Atxulondo kultur etxean, haurrentzat, gimnasia erritmikoa eta Ipuinetik antzerkira saioak izango dira. Helduentzako berriz, patchwork, yoga, pilates aurreratua, sabel dantza, forman jar zaitez, zumba, ingelesezko mintzapraktika  eta memoria tailerra izango dira. Erretiratuentzat, gimnasia, joskintza eta eskulanak eta yoga eskainiko dira.

Ziotza pilota eskolak, benjamin, alebin, kadete eta infantilentzat pilota eskola eskainiko du, neska eta mutilentzat. 50 euroko prezioa izango dute ikastaroek. Intxaur frontoian ostegunetan izango dira eta Pedro Mari Otañoko eskolako pilotalekuan astearteetan.

Bestalde, irailaren 15ean hasita, ostiraletan 18:30ean emakumeei zuzenduriko entrenamendu gidatuek jarraituko dute, Aitziber Ibarbia kirolariaren eskutik, Otaño ikastetxeko frontoian.

Bukalai dantza taldeak, bestalde taldeetan banatuko dira adinaren arabera eta asteazkenetan emango dituzte ikastaroak. Loatzo musika eskolak ere aurki hasiko du ikastaroa eta informazio guztia 943 69 18 57 telefonoan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!