Etxaburua eta Esnaola bigarren, Euskal Herriko Txapelketa mistoan

Ataria 2017ko abuztuaren 30a

Irudian, Esnaola eta Etxaburua, Astondoaren aurka jokatutako apustua irabazi ondoren.

Igandean jokatu zen Euskal Herriko txapelketa mistoa. Alatzne Etxaburua zizurkildarra eta Igor Esnaola legorretarra bigarren postuan sailkatu dira, Itsaso Ontsalo eta Mikel Eugiren atzetik. 

Ontsalok eta Eugik irabazi zuten igandean mistoen Euskal Herriko finala. Emozio handiko finala izan zen, oso gertu ibili baitziren Etxaburua eta Esnaola. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai eman behar izan zizkion. 

Eugi eta Ontsalo ziren faborito, eta hasieratik bukaerara oso lan ona egin zuten. Lan guztiak burutzeko, 5 minutu eta segundo bat behar izan zituzten, Etxaburuak eta Esnaolak baino 54 segundo gutxiago: 5 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten zizurkildarrak eta legorretarrak. 

Podiuma Etxabarriak eta Kañamares V.ak osatu zuten: 6 minutu eta 28 segundoan amaitu zuten beren lana. Atzetik, Izkue eta Kañamares IV.a (6:38), Egurrola eta Zubizarreta (7:33) eta Batirtze eta Arkaitz Ispizua (7:41) sailkatu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!