Zizurkil Goiko Amabirjinak 2017

Freskatua hartu dute jokoetan haurrek

Ataria 2017ko abuztuaren 14a

Korrika izerdi franko bota ondoren, urarekin jolasean ibili dira haurrak Zizurkil Goian, jaietako Umeen Egunean.

Zizurkil Goiko jaietan, krosarekin hasi dute Umeen Eguna. Ondoren buruhandiak eta jolasak etorri dira, herriko haurren bazkariaren aurretik. Arratsaldean jolasean jarraituko dute txikienek. Helduek, musa izango dute, besteak beste.

GAURKO EGITARAUA

15:00-19:00. Puzgarriak, pedalezko ibilgailuak eta jolasak.

16:00. XXVIII. Mus txapelketa, zentroan.

18:00. Ttipika taldearekin, dantzaldi gidatua frontoi irekian.

22:30. Zimiterioko XV. Pilota txapelketako finalak.

Gauerdian. Gozategi taldea.

Ondoren. DJ Bull, goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!