Andorran egonaldia egingo dute erretirodunek

Ataria 2017ko uztailaren 17a

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du Andorrara, urriaren 7tik 12ra bitartean. Guztira 6 egun eta 5 gau izango dira, eta autobusean zeharkatuko dituzte Andorrako tokirik ikusgarrienak.

Logela bikoitzean lo eginez gero, pertsonako prezioa 315 eurokoa izango da, eta, banakako logela nahi izanez gero, 85 euro gehitu beharko zaizkio prezio horri.

Pentsio osoan egongo dira, lau izarreko Panorama hotelean, eta ibilaldiak egingo dituzte autobusean, inguruneak ezagutzeko. Bidaia-asegurua eta gida ere prezio berean sartuta daude.

Interesa dutenek Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkartean eman dezakete izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!