Auzolandegietako kideak egiten ari diren lanak aurrez aurre ikusteko aukera izango da bihar, ostirala. 10:00etan jarri dute hitzordua, Joxe Arregi plazan, eta bertatik abiatuko dira lubakiak ikusteko interesa duten guztiak batera Zarate aldera, autoz. Autorik ez dutenak ere lasai azal daitezke, asmoa baita ahalik auto gutxienetan joatea Zaratera, pilaketak saihesteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?