Lagunartean eta festa giroan

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 17a

Beste urtebetez ospatzen ari dira Zizurkilen Blusen Eguna. 100 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko hainbat kuadrillatan.

Sagardo dastaketa izan dute bazkariaren aurretik, eguna girotzen hasteko. Bazkaria bukatu ostean gurpil triki poteoa izango dute eta eguna bukatzeko dantzaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!