Amasahara Plazida Otañon da

Ataria 2017ko ekainaren 3a

Amasahara proiektuak geltokia du Aiztondoko liburutegia eta hilaren 17ra arte izango da ikusgai 21 erretratuz eta Ander Ortiz de Muruak egindako artelanarekin osatutako erakusketa.

Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia eta tea eta datilak dastatzeaz gain, Ortiz de Muruak marrazketa saioa eskaini zuen boligrafismo teknika baliatuta. Horrekin batera, photocall-a ere prestatu zuten saharar jantziekin.

Maiatzak 20 elkarteak, aurten, Oporrak Bakean programaren barruan 11 haur ekarriko ditu Saharatik, errefuxiatu kanpamentuetatik eta lurralde liberatuetatik Tolosaldera. Ume horien bidaia eta hemengo egonaldian izango dituzten gastuak estaltzeko ekimenen barruan kokatzen da Amasahara. Erakusketan ikusgai dauden irudiekin materialak egin dituzte (argazkiak tamaina ezberdinetan, postalak, koadernoak, artelanak...) eta salgai daude. Bildutako diru guztia Maiatzak 20 elkartearen ekimenera bideratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!