Udaltzain laguntzaileen lan poltsa sortuko da herrian

Ataria 2017ko ekainaren 2a

Zizurkilgo Udalak udaltzaingo sailerako udaltzain laguntzaileen lan poltsa bat osatu nahi du, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko. Ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Udaletxean eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazako udal bulegoetan aurkeztu daitezke eskaerak 09:00etatik 14:00etara. Lan poltsa horretan sartu nahi duten pertsona guztiek curriculuma eta eskaera orri normalizatuak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta. Eskaera orriak udal bulegoetan eskuratu ahal izango dira.

Derrigorrezkoa izango da euskarazko bigarren hizkuntz eskakizuna, eskola graduatua edo baliokidea eta B motako gida baimena. Dokumentazioa aurkeztu beharko da eskaerarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!