Zimiterioko XV. Eskuz binakako pilota txapelketan izen ematea zabalik

Ataria 2017ko maiatzaren 31

III. Malli Memoriala izango da eta izen emateko epea ekainaren 11n bukatuko da. Horretarako bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira. Ziotza kirol elkartearen telefono hauetan izena eman daiteke: 695 75 29 62 edo 617 69 94 00.

Zizurkilgo festetan jokatuko dira finalak eta lehenengo bikotearentzat, txapela, kopa eta ehun euroko saria izango da, afariaz gain.

Bigarren bikotearentzat, kopa, 50 euro eta afaria izango dira eta hirugarren eta laugarren bikoteentzat, afaria. Herriko lehen bikoteari, gainera, 30 euro emango dizkiete.

Iriarte jatetxeak eta Zizurkilgo Udalak babesten dute Ziotza kirol elkarteak antolatzen duen Zimiterioko txapelketa.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!