Lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa da, eta bigarrenarena 40 eurokoa.
Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 26ra bitartean. Horretarako, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko udal bulegoetara joan behar da. Zizurkilgo Udalak Zizurkilen erroldatutako ume guztiak onartuko ditu, epe barruan izena emanez gero.