Suziria lehertzearekin batera hasi dira dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko maiatzaren 13a

Zizurkilen ere, gaur arratsaldean ospatu dute Dantzari Txiki eguna. Herrian zehar kalejira egin ondoren, Joxe Arregi plazan eskaini dute emanaldia bertara gerturatu diren ikusleen aurrean.

Eguzkiak geroz eta garrantzi handiagoa hartu badu ere, dantzatzera joan diren haurrek ezin izan dute irribarrea ahotik kendu. Suziria behin ez, bitan lehertarazi dute haurrak dantzan jarri aurretik. Gaurkoan, Villabonako Oinargi, Ibarrako Alurr, Altzoko Artea eta bertako Bukalai dantza taldeko haurren txanda izan da. Gainera, jende ugari hurbildu da etxeko txikienak oinak nola astintzen zituzten ikustera. Festa egun honekin amaitzeko, gaueko 22:00etan, Bukalai eta Alurr dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute, herriko dantza taldeak antolatuta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!