Bost emanaldi aurtengo Zizurkilgo antzerki astean

Ataria 2017ko apirilaren 25a

Atzo abiatu zen astea eta ostegunean herriko ikastetxeetako ikasleak aktore bihurtuko dira, 11:00etatik aurrera, Atxulondo kultur etxeko aretoan

Abiatu da aurtengo Antzerki Astea Zizurkilen. Atzo, emanaldiak abiatzeko, Ganbaran ikuskizuna eskaini zuten Atxulondo kultur etxean eta gaur Petresku bertso antzerkiaz gozatzeko aukera izango da ordu berean.

Ostegunean, berriz, herriko ikastetxeetako umeen txanda izango da. Zubimusu ikastolako eta Pedro Mari Otañoko 50 ikasle inguru ariko dira taula gainean prestatutako antzerki lanak eskaintzen.

ASTEBURU BETEA

Ostiralean Joserra Fachadoren txanda izango da Atxulondo kultur etxean. 20:00etatik aurrera Errefusa antzerkia eskainiko du. «Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela», dio emanaldiaren sinopsiak.

Larunbatean, 22:30ean eta Iriarte kultur etxean, Sarean kateatuta lana emango dute. Hiru emakume ariko dira oholtza gainean, eta ikusleekin batera, terapia bati egingo diote aurre.

 

EGITARAUA

APIRILAK 25, ASTEARTEA

11:00. Petresku bertso antzerkia, Atxulondo kultur etxean.

APIRILAK 27, OSTEGUNA

11:00. Zizurkilgo ikastetxeetako ikasleen emanaldia Atxulondon.

APIRILAK 28, OSTIRALA

20:00. Errefusa antzezlana, Atxulondo kultur etxean, Joserra Fachado aktorearen eskutik.

APIRILAK 29, LARUNBATA

22:30. Sarean Kateatuta antzerki lana Iriarte kultur etxean, Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde aktoreekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!