Korrika 20 -2017-

Korrika badatorrela iragartzeko festa Zizurkilen

Ataria 2017ko apirilaren 1a

Partitu dituzte asteartean erabiltzeko petoak Zizurkilen eta lekukoa eramango duten eragile eta herritarrak Korrikaren etorrera girotzeko festan parte hartu dute goizean.

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsako Joakina eta Bernardak itzuli txikia egin dute trikitilarien laguntzaz Joxe Arregi plazan. Ondoren, Loatzo Musika Eskolako ikasleen txanda izan da eta besteak beste, 20. Korrikako kantua eskaini dute.

Ondoren Zirkorrika haur tailerra eta luncha izan dira. Datorren asteartean igaroko da euskararen aldeko lasterketa Zizurkilen eta hainbat eragilek hartuko du parte karreran. Gaur goizeko ekitaldian apirilaren 4an erabiltzeko petoak banatu dituzte eta eskuz esku ibili dute lekuko bat, hain zuzen, 1980ko Zizurkilgo Korrika txikirako egin zutena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!