Irekita dago 2017ko Oporretan Euskarazeko begirale izateko deialdia

Ataria 2017ko martxoaren 31

Bost edo sei begirale kontratatuko dira, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean Oporretan Euskarazen lan egiteko.

Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

- Zizurkilen erroldatuta egotea

- 18 urteak beteta izatea edo 2017an betetzea

- Euskara ondo menderatzea

- Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea

Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu, eta biak gainditu beharko dira begirale gisa jardun ahal izateko. 1. fasea titulazio eta esperientziarena izango da, eta 2. fasea, elkarrizketa-talde dinamikarena.

Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman ahal izango da izena, apirilaren 28ra bitartean.

Izena emandakoek elkarrizketa-talde dinamikaren proba egin beharko dute ondoren, maiatzaren 5ean, 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!