Zizurkilgo VI. Gazte eguna, bi asteburutan

Ataria 2017ko martxoaren 29a

Jon Erasun herritarrak larunbatean jokatuko duen Promoziozko Eskuz Binakako Txapelketako finala ikustera gerturatuko dira zizurkildarrak. Gauean afaria egingo dute Iriarte jatetxean eta erromeria izango da ondoren, Fan&Go taldearekin. Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an jarraituko du Gazte egunak.

Txepetxa gazte asanbladak antolatu duen egitaraua da hau:

Apirilak 1, larunbata

15:30. Autobusa aterako da Tolosara.

17:00. Pilota partidak: Urrutikoetxea-Aretxabaleta vs Altuna III-Erostarbe / Arteaga II-Erasun vs Peña II-Salaverri.

21:00. Autobusa Zizurkilera.

21:30. Afaria Iriarte jatetxean.

23:30. Fan&Go erromeria taldea

Apirilak 8, larunbata

11:00. Txepetxaren igoera

Jarraian. Tortila lehiaketa eta toka txapelketa.

13:00. Tortilak dastatzeko aukera eta sari banaketa txotxaz lagundurik.

Ondoren. Nekanerentzat talde argazkia.

14:00. Gazte bazkaria. (Bazkarira izen ematea apirilak 5a baino lehen, Iriarte eta Zentro tabernetan. Prezioa ikasleak 15 euro eta langileak 20 euro)

Jarraian. Bingoa eta garbantzu apustua.

17:30. Gazte jolasak.

20:30. Xolomo afaria.

21:30. Oharkabe erromeria taldearekin.

Ondoren. DJ Urki, Zentroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!