Korrika 20 -2017-

Zirkorrika egingo dute apirilaren 1ean Zizurkilen

Ataria 2017ko martxoaren 21a

Goiz osoa iraungo du festak Joxe Arregi plazan. 

Apirilaren 1ean, larunbata, Zirkorrika prestatu dute Zizurkilen.

11:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira aterako da Aurrera plazatik.

12:00. Ondoren, Joxe Arregi plazan, Loatzo musika eskolaren emanaldia.

Jarraian. Zirkorrika haur tailerra.

Bukatzeko. Luntxa eta Korrika petoen banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!