Bi zauritu izan dira Zizurkilen izandako istripu batean

Ataria 2017ko martxoaren 21a

Arratsaldeko 15:50 aldera gertatu da istripua, Gi-2631 errepidean, 1,3 kilometro parean, Asteasurako bidean. Auto batek zuhaitza jo du errepidetik aterata. Barruan zihoazen bi emakumeak zauritu dira eta Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

Olentzo jatetxea baino lehenago gertatu da istripua, Opel Astra auto bat errepidetik atera denean. Ertzaintza, anbulantzia eta suhiltzaileak gerturatu dira bertara, nahiz eta ez duten erreskaterik egin behar izan.

Autoaren barruan, 18 eta 19 urteko bi emakumezko zihoazen eta zauriak izan dituzte istripuaren ondorioz. Donostia Ospitalera eraman dituzte biak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!