Printzesa arrosa izan nahi ez zuen Carlotaren ipuina

Ataria 2017ko martxoaren 18a

Zizurkilgo liburutegian hilero egiten duten Ipuin Unibertsoa Familian ekimenaren barruan, Aizan talde feministaren txanda izan da gaurkoan.

 

Ipuin batean oinarrituta antzerki-musikal moduko bat prestatu dute, ume eta heldu ororentzako. "Ipuinak kontatzen du nola Carlota printzesa arrosa bat den eta printzesa arrosa izateari utz nahi dion", esan dute Aizan taldetik. "Helburua da haurrek duten printzesa irudi horrekin haustea". Ipuina euskarara itzuli dute liburutegian, eta gero Aizan taldekoek moldaketa batzuk egin dizkiote.

Ipuinaren aurkezpen abestuaren ondoren (ikusi bideoa), haurrei gonbidatu diete paper handi batean printzesak margotzera.

Orain hiruzpalau hilabete beste ipuin kontaketa bat egin zuten eta oso gustura aritu ziren eta berriz ere egin zieten eskaera Aizan talde feministari. "Iruditu zitzaigun oso ideia polita zela eta beste ipuin kontaketa batzuk ere ikusi genituen, eta pentsatu genuen gure aldetik antzerkia sartzea", azaldu dute taldekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!