Publiko artean, Tolosaldeko jendea, oñatiarrak eta zarauztarrak. Zarautz baita 1. multzoko hirugarren taldea eta sailkatzeko aukera handiak ditu. Hamasei puntu behar dituzte Karidadeko Bentakoek, bestela, Zarauzko Ran rober ran sailkatuko da.
Agurrean Karidadeko Bentakoek txantxikuak akabatuko dituztenaren mezua zabaldu zuten, "txantxibiri" doinua "txantxikutan" bilakatuz. Oñatiarrek berriz, nork aurrera egin beraien esku dagoela aldarrikatu zuten "Gure esku dago"ko kamiseta eta doinu eta guzti.
Ofiziotan orokorrean Karidadeko Bentakoak nagusi izan ziren. Joseba Gontzali nagusitu zitzaion mirentxin furgonetan ezagututako bi lagunen paperean. Haritzek eta Urkok saio ona osatu zuten 8ko txikian beraien torero laneko lehen korridan. Maider eta Unai lilatoiko azkena eta lehenaren paperean, saio ona burutu zuten, bakoitzak beretik.
Jarraian puntu erantzunetan Haritz ez zen finegi ibili eta Unaik bakarkakoan Habaneran kantatu zuen youtubera igotako kanta erromantiko batekin izan duen arrakasta dela eta. Biek ere ez zuten dakitena eman, baina kasu bakoitzean ikusi egin behar puntua norentzat joan zen. Elkarri oinak ematerako garaian Joseba bikain aritu zen eta azken kopletako saioan ere nagusi izan ziren Asteasu-Zizurkilgo taldea.
Amaieran, Txinparta 2: 7, Karidadeko Benta: 17. Beraz, eskualdeko bi taldeak aurrera.