Hernandorenakoentzat txapela

Ataria 2017ko martxoaren 13a

Urteroko hitzordua izan zuten Zizurkilgo festa batzordeak antolatutako XXIV. Txapel egunean.

Arratsaldean, mus txapelketa eta frontoian egindako dantza emanaldiaren ostean, Joxin Azkue Hernandorena elkarteko kideak hitzaldia eskaini zuen. Hain zuzen, Hernandorena elkartea izan da aurten txapela jaso duena. Plaza Etxeberrin egindako afarian iazko txapeldun Benardo Arregik jantzi zion txapela Julian Arrastoa kultur elkarteko lehendakariari. Abuztuaren 12an Zizurkilgo Amabirjin jaiei hasiera emateko ohorea izango dute Hernandorena elkartekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!