Iruña-Veleiari buruzko erakusketa ikusgai Plazida Otañon

Ataria 2017ko martxoaren 7a

Iruña-Veleia, historiak ezin du itxaron izeneko erakusketa ikusgai izango da martxoaren 15a arte Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean.

Carlos Uragak prestatutako erakusketa da eta Iruña-Veleian topatutako ostraken erreplikak ikusi daitezke. Hainbat adituren iritziekin osatu dute erakusketa.

Bide batez, larunbatean, martxoak 11, Iruña-Veleiako aztarnategira bisita antolatu dute eta goizean aztarnategia ikustearekin batera, arratsalde pasa egingo dute Gasteizen izena ematen dutenek. Emakumeen Egunaren inguruan antolatu dute irteera hau.

Ekimen hauei amaiera emateko, martxoaren 15ean Juan Martin Elexpuruk hitzaldia eskainiko du eta Iruña-Veleia zertan den esplikatuko du. 19:30ean izango da hitzordua Plazida Otaño liburutegian bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!