Elizpe erretiratuen elkartekoen bazkaria Oianumen

Ataria 2017ko martxoaren 6a

Bazkaria egingo dute martxoaren 26an Oianume sagardotegian. Izen emateko Elizpe erretiratuen elkartera jo beharko da datozen egunetan.

Bazkariaren prezioa 28 eurikoa da eta bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, gainerako Elizpe erretiratuen elkarteak ordainduko baitu.

Bidaia Galiziara

Hamar eguneko bidaia antolatu du Galiziara erretiratuen elkarteak. Oraindik tokia dagoela jakinarazi dute Elizpeko kideek. Informazio gehiago nahi dutenek, Pilarrengatik galdetu beharko dute elkartean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!