Emozioen inguruko tailerra umeentzat

Ataria 2017ko martxoaren 1a

Udal bulegoetan eman beharko da izena martxoaren 17a baino lehenago. Umeko 30 euroko prezioa izango du tailerrak.

Emozioak denok sentitzen ditugun erreakzioak dira. Ingurunera egokitzeko, gure barneko mundua islatzeko, jokaera gidatzeko eta erabakiak hartzeko beharrezkoak dira. Tailerrean umeak emozioekin ohitzeko aukera bat eskaintzen zaie modu ludiko batean.

Hiru saio izango dira Atxulondo kultur etxean:

-Martxoak 25: Oinarrizko emozioak identifikatu eta ezagutu.

-Apirilak 1: Enpatia eta entzute aktiboa sustatu.

-Apirilak 8: Oroipen positiboak gogoratu eta besteekin elkarbanatu.

Bi taldeetan banatuko dira umeak, 5 eta 6 urteko umeak 10:00etatik 11:30era eta 7 eta 11 urte artekoak 11:30tik 13:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!