Gazteentzako eski irteera Formigalera martxoaren 18an

Ataria 2017ko martxoaren 1a

Martxoaren 3a baino lehen eman beharko da izena Gaztezulon edo udal liburutegian, nortasun agiriaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren kopia, gurasoen baimena sinatuta eta dirua eramanda.

Gaztezulok antolatu du irteera, 1997 eta 2008 urteen bitartean jaiotako gazteei zuzenduta. 35 euroko prezioa izango du irteerak eta 60 euro pagatu beharko dituzte, berriz, zizurkildar ez direnek.

25 plazako autobusa bete beharko da irteera antolatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!