Joxe Arregi gogoratuz

Ataria 2017ko otsailaren 13a

Argazkiak: Sortu Gipuzkoa

Torturaren egia, itzaletik argira lelopean, Joxe Arregiren omenezko ekitaldiak egin zituzten atzo Zizurkilen.

Goizean, mendi ibilaldia egin zuten Pedro Mari Otaño plazatik Haizetsura. 13:00etan ekitaldia egin zuten Joxe Arregi plazan; musika, olerkia eta dantzaren bidez, "torturaren egia itzaletik azalera" atera zuten ekitaldian. Ekitaldia amaitzeko, kandelak utzi zituzten tortura jasan duten guztien omenezko eskulturan. Ekitaldiaren ondoren, bazkaria egin zuten Urkamendi elkartean.

Urtemuga gogoan

Hogeita hamasei urte bete dira gaur Joxe Arregi Izagirre Espainiako poliziak egindako torturen ondorioz hil zela Carabanchelgo espetxean. Atxilotu eta bederatzi egunera hil zen Arregi, egin zizkioten torturen ondorioz. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!