Danena txirrindularitza taldean izena emateko epea zabalik dago

Ataria 2017ko otsailaren 10a

Otsailaren 20ra arte eman daiteke izena eta interesa duten guztiekin bilera egingo dute Danena txirrindularitza taldekoek, zehaztasunen berri emateko.

2003-2008 urte artekoei zuzendutako deialdia da. Adin-tarte horretako haurrek Aiztondo bailarako beren ikastetxeetan eman dezakete izena, edo, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

Asmoa da txirrindularitza taldea sortzea, eta txirrindularitzak dituen modalitate desberdinak probatzeko aukera ematea: errepideko txirrindularitza, pistakoa, mendikoa...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!