Ipuinak, musikaren erritmora

Ataria 2017ko urtarrilaren 21a

Musikarekin kontatutako ipuinak entzun ahal izan dituzte Zizurkilgo haurrek eta gurasoek, Plazida Otaño liburutegian.

Ederki goxatu dute goizean Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegia. Hilabetero moduan, Pedro Mari Otaño ikastetxeko guraso elkarteko kideek ipuinak kontatu dizkiete gerturatutako haurrei eta gurasoei, 'Ipuinen mundua familian' egitasmoaren barruan.

Umeak zur eta lur izan dira; izan ere, igelaren eta saguaren arteko istorioa musika doinuekin uztartu dituzte. Haurrak ez dira entzule soilak eta beraiek ere sortu dute beren ipuin musikatua: instrumentuak jotzeko eta ipuina antzezteko aukera ere izan dute. "Zoratuta gaude ekimen honekin", adierazi du bertaratutako batek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!