Santa Agedako entseguak Pedro Mari Otañon ikastetxean

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Datorren otsailaren 4an Santa Ageda bezperan kantari ateratzeko taldea osatu dute Pedro Mari Otaño eskolako guraso, ikasle eta irakasleek. 

Datozen egunetan egingo dituzte kantuak prestatzeko entseguak. Gimnasioan egingo dira urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean, 16:45tik aurrera. Otsailaren 4ean berriz, 18:00etan Zizurkilgo plazatik abiatuko dira eta herria zeharkatuko dute eskean. Egunean bertan ere abestien letrak banatuko dira, entsegutara joan ezin dutenek bertan abestu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!