Plazida Otañoko haurren ekimenetarako maskota aukeratzeko lehiaketa

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 19a, 19:31

Zizurkilgo Udaleko kultura sailak maskota bat diseinatzeko lehiaketa antolatu du Zizurkilen kokatuta dagoen Plazida Otaño Aiztondoko liburutegirako. Haurrentzako ekimenak iragartzeko baliatuko dute aukeratutako irudia. 

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

OINARRIAK:
1. HELBURUA: maskota bat sortu nahi da Haur liburutegia irudikatzeko, mota guztietako zabalkunde, informazio eta publizitate-euskarrietan. Horrez gain, liburutegiko jarduera guztietan erabili nahi da, edozein kanal eta bitarteko erabiltzean. Halaber, artisten sormena eta partaidetza sustatu nahi da lehiaketa honen bidez.


Maskotaren diseinuak alderdi hauek izan beharko ditu kontuan:


Maskotak gogora ekarri behar du edo irudikatu behar du liburutegiari izena eman zion emakumea, Plazida Otaño, Zizurkilgo emakume bertsolaria, XIX. mendearen amaiera aldera jaio zena, eta XX. mendearen erdialdera arte bizi izan zena. Bertsolaritzan emakumeek izandako garrantzia gogoratu eta aldarrikatu nahi dugu, eta berdintasuna eskatu nahi dugu euskal kulturaren alor horretan, hori guztia modernotasun-kutsu bat emanik.


Maskotak izena eduki beharko du, eta izen horrek diseinuaren tokiren batean agertu beharko du. Gainera, aipamen txiki bat egin beharko da zergatik jarri zaion izen hori maskotari.
Maskotak diseinu erraz, moderno eta erakargarria izan beharko du. Kontuan hartu beharko da pertsonaia edo irudia euskarri askotan adierazteko modukoa izatea nahi dela, eta tarteka hezur-haragizko bihurtuko dela.


Atzealdea ere diseinatu beharko da, momenturen batean panpin bat sortzea erabakitzen bada.

2. PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketan, 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte. Lehiakide bakoitzak hiru proposamen aurkeztuko ditu, gehienez.

3. PROPOSAMENA: Proposamen bakoitzak orijinala eta argitaragabea izan beharko du; aurrez beste edozein lehiaketan edo sariketatan saritu gabeak izan beharko dute, gainera.

4. ENTREGATU BEHARREKO MATERIALA: Maskota eta berari dagokion izenaren proposamena era honetan aurkez daiteke:

4.1.- DIN-A4 tamainako paperean idatzia, koloretan eta kalitate onarekin; bi tamaina hauek izango dituzte, gehienez: 5x5 eta 10x10 zentimetro.

4.2.- Formatu elektronikoan: CD batean gordeta, diseinu grafikoko ohiko programaren batean (formato .jpg; .gif; .tiff), 300 ppp-ko kalitatean.

4.3.- Azalpena: maskotaren inguruko azalpen labur bat aurkeztu behar da,  ideiak eta sinbolismoak azalduz. Azalpena, gehienez ere, orrialde batekoa izango da.

5. AURKEZTEKO EPEA ETA ERA: Proposamenak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31ko 14:00ak artekoa izango da.

Proposamena DIN-A4 gutun-azal itxi batean aurkeztuko da, gainean “PLAZIDA OTAÑO liburutegiko MASKOTA ri BURUZKO LEHIAKETA” ipinita. Gutun-azalaren barruan, proposamenaz gain, beste gutun-azal itxi bat sartuko da (txikiagoa), datu pertsonal hauekin: proposatutakomaskotaren izena,egilearen izena eta abizenak, jaioteguna, NAN-ren fotokopia, helbide osoa, harremanetarako telefono zenbakia(k), helbide elektronikoa.

Proposamenak posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, helbide honetara: ZIZURKILGO UDAL BULEGOA / KULTURA SAILA. Ernio BIDEA, 9 A, behea, 20159 ZIZURKIL (GIPUZKOA) edo bertan eskuz aurkeztu ahal izango dira.

6. EPAIMAHAIA: Epaimahairen osaketa: Kultura Saileko Zinegotzia; Kultura Saileko ordezkari tekniko bat; Zizurkilgo ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkari bat eta bi aditu.  

Epaimahaiko inork ezin izango du lehiaketan parte hartu lehiakide gisa.

Epaimahaiak eskubidea izango du saria hutsik uzteko eta lehiaketa berri bat deitzeko edo oinarri berriak onartzeko. Halakoetan, proposamen berriak aurkeztu beharko dira.

7.- LEHIAKETA EBAZTEA: Ebazpena Udalaren web-orrian (www.zizurkil.eus) argitaratuko da apirilaren 28a baino lehen.

8.- SARITU GABEKO PROPOSAMENAK ITZULTZEA: Sarituak izan ez diren aurkeztutako proposamen guztiak horiek egileek jaso ahal izango dituzte emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasi eta 30 egun naturaleko epean, entregatutako leku berean. Epe hori pasata, artxibatu egingo dira.

9.- JABETZA INTELEKTUALA: Saritutako logoaren eta lemaren jabe bakarra eta iraunkorra Zizurkilgo Udala izango da. Zizurkilgo Udalak ahalmena izango du erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoko eskubide guztiak erabiltzeko; aurrez egileari kontsultatu ostean, askatasuna izango du saritutako logoa eta lema erabiltzeko, osoz edo zatiz, edo aldatzeko, beharrezko ikusten bada. Horrek guztiak, dena den, lehiatu duenari ez dio eskubiderik emango ezer kobratzeko.

10. SARI BAKARRA: Lehenengo sarituarentzat, 300 euro.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!