Davila eta Alvarez nagusi Eguberrietako Halterofilia sarian

Ataria 2016ko abenduaren 20a

Larunbatean Zizurkilgo kirol astearen barruan Intxaur frontoian jokatutako Eguberrietako Sarian Susana Davila eta Mikel Alvarez izan ziren txapelduank.

Infantil mailan Jon Kepa Kortajarenak Euskadi infantileko markarik onena egin zuen eta Xabier  Amonarrizek  15 urtez azpikoetan ezarri zuen marka.

Emakumezkoetan txapelduna Susana Davila izan zen eta atzetik sailkatu ziren: Goretti Amonarriz, Veronica  Sánchez eta Naiara Madrid. Gizonezkoetan, txapelduna Mikel Alvarez izan zen, bigarrena Ion Sasiain eta hirugarrena Ekaitz Kortajarena. Atzetik sailkatu ziren: Alejandro Tomas, Ion Adner IRiarte, Imanol Zulaika eta Aitor Gabirondo, azken bi hauek zarauztar gazteak. 

Honetaz  gain,  2016  urtean kirolari nabarmendutakoak izan ziren bai emakumezko bai gizonezkoetan, Susana  Davila  eta  Mikel Alvarez eta beren saria jaso zuten.

Bukaera  emateko, omenaldi xume bat eskaini zioten berriki zendu den Errori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!