Eguberritako Torneoa jokatu dute pultsulariek

Ataria 2016ko abenduaren 17a

Eguberritako Halterofilia Torneoa jokatu dute gaur arratsaldean Zizurkilgo Intxaur frontoian. Gauean, 22.00etatik aurrera, XX. Gau Krosa egingo da kirol astearen barruan.

Denak Danena taldeko 15 urtez azpiko bi mutil, Euskadi mailan emaitza onak lortu dutenak egon dira gaur Eguberritako Torneoan. Beraiekin batera, taldeko lau neska ligan nazionalean parte hartu eta laugarren egin dutenak eta gizonezkoen taldean, Espainiako Txapelketan hirugarren postuan lortu dutenak ere izan dira Intxaur frontoian. Guzti hauekin batera, bi zarauztar gazte egon dira Zizurkilen 19 urtekoak biak eta etorkizun handikoak. Beren taldearekin Espainiako txapelketan hamargarren egin zuten.

Gauean jarraituko du Zizurkilgo kirol astean, hogeigarren aldiz ospatuko den gau krosarekin. Bihar amaituko dituzte ekitaldiak. Hona hemen biharko programazioa:

ABENDUAK 18, IGANDEA

09:30. Zizurkilgo VI. Pilota Txapelketa finalak. Ziotza pilota eskolak antolatuta, Intxaur frontoian.

Segidan. Zizurkilgo emakumeak Hernanikoen kontra palan desafioa:

Osa-Gelbenzu (Zizurkil)

Alkorta-Gorostegi (Hernnai)

10:00. Danena-Billabona (benjaminak) partida Zizurkilgo furbol zelaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!