Joseba Otaegi finalerdietara

Ane Urkola 2016ko aza. 26a, 21:02

Urrezko Azkolarien Kopako final laurdenak jokatu dira larunbatean Zizurkilen, eta Joseba Otaegi zizurkildarrak lortu du finalerdietako txartela. Abenduaren 11n jokatuko da Otxandion (Bizkaia).

Lehia estuaz gozatzeko aukera izan dute Zizurkileko Intxaur pilotalekura gerturatu direnek. Joseba Otaegi Jon Irazuren aurka lehiatu da eta zizurkildarrak irabazi du 30 minutu eta 31 segundoko denborarekin; Irazuk, berriz, 31 minutu eta 23 segundo behar izan ditu 12 kana-erdiko mozteko.

Otaegi txapelketako finalerdietan izango da; abenduaren 11n jokatuko da Otxandion eta Iñaki Azurmendiren aurka lehiatu beharko du.

Harrijasotzaileetan, Izeta garaile

Aizkolariez gain, Hodei Iruretagoiena Izeta IVak jokatu du Imanol Illarramendi Kortaberriren aurka. Bi minutuko txandatan hiru jarri jaso behar izan dituzte eta Izeta IVak irabazi du lehia; Jokin Eizmendiren aurka jokatuko du Otxandion, abenduaren 11n.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!