Haur estimulazio musikal goiztiarraren tailerra 0 eta 3 urteko haur eta familientzat

Ataria 2016ko azaroaren 18a

Azaroaren 26an, 11:00etan, Zizurkilgo Zubimusu ikastolan egingo da ordubeteko saioa eta herritar guztientzat zabalik dago.

Musikhazi, Gipuzkoako Musikoterapia Elkarteak gidatuko du tailerra. Elkartearen esanetan, “musikarekin abestuz, jolastuz, instrumentuak joaz eta dantzatuz, haurraren garapena eta gurasoekiko lotura afektiboa indartzea bilatzen dugu”.

Estimulazio musikal goiztiarra “diziplina anitzeko prozesu kognitiboentzat onuragarria  da", eta tailerretan hainbat aspektu lantzen dira, hala nola, entzumenaren garapena, muskuluen kontrola eta garun erritmoa, kontzentrazio ahalmena, inteligentzia emozionala edota autokontrola.

Plaza kopurua mugatua da. Interesatuek izena eman beharko dute Zubimusu ikastolako idazkaritzan bertara joanda edo 943 69 23 21 telefonora deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!