Bertan behera geratu da gaurko hitzaldia

Ataria 2016ko azaroaren 18a

Agenda-arazoak tarteko, bertan geratu da Ramon Mauduitek gaur Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian eskaini behar zuen hitzaldia.

Hala ere, egitarau zabala izango da gaur arratsaldean Zizurkilen.

-17:00. Ginkana. Adin guztietako haur eta gaztetxoei zuzenduta Joxe Arregi plaza. Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta bere kaskoa eraman behar ditu.

-19:15. Gotzon Huegunen erakusketaren inaugurazioa. “Zentzumenen berpiztea" Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean. 

-19:30. Mahaingurua. Txirrindulari izateko eman beharreko pausoen inguruan. Moderatzaile Arritxu Iribar dela, Mikel Nieve, Ion Izagirre, Jon Ander Insausti, Lierni Lekuona, Aitor Olaziregi eta Unai Iribara.

-21:00. Omenaldia. Mikel Nieve Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari, Urkamendi elkartean. Eta ondoren, afaria. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!