Larunbatean ipuin marraztuak Urkamendi guraso elkartearen eskutik

Ataria 2016ko azaroaren 15a

Ipuinen unibertsoa familian ekimenarekin jarraitzeko, larunbatean 11:00etan, ipuin marraztuak eskainiko dira Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian.

San Millan ikastetxeko Urkamendi guraso elkartearen txanda izango da larunbatean. Ipuin marraztuak egingo dituzte gerturatzen diren haur guztiekin.

Aurreko urrian abiatu zuten Ipuinen unibertsoa familian ekimena eta Ombu guraso elkartekoak aritu ziren ipuina kontatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!