'Zentzumenen berpiztea' hitzaldia emango du Ramon Mauduitek

Ataria 2016ko azaroaren 15a

Ostiralean, 18:45tik 19:15ra eskainiko du hitzaldia Plazida Otaño liburutegian.

Ramon Mauduit Psikologian lizentziaduna da, eta haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze osteko garaiari buruzko lanketa sakona egina du.

Lehen-mailako prebentzioan aditua da. Horrez gain, lanketa kliniko psikoterapeutikoa egiten du helduekin, nerabeekin eta haurrekin.Kiromasajean diplomaduna da, eta haur-masajeari zein helduen masajeari buruzko hainbat ikastaro emanak ditu.

Haur Eskoletan esperientzia pilotuak egina da hainbat urtez, haurdunalditik eskolatze-garaira bitartean familien eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!