Kirol materialaren bilketa egin dute

Ataria 2016ko azaroaren 14a

Zizurkilgo Udalak eta Danena kirol elkarteak elkarlanean jardun dute, kirol-elkarteko kide diren familiek emandako kirol arropa, oinetakoak eta beste hainbat motatako materiala biltzeko.

Hain zuzen, ekimen horren helburua izan da Zizurkilekin senidetuta dagoen El Salvadorgo Meanguera komunitatera bidaltzea bildutako kirol-materiala. Elkarlan horren ondorioz, honako kirol-material hau eskuratu da: 40 oinetako pare, 40 ekipazio eta 8 baloi.

Material hori guztia El Salvadorgo Meanguera komunitatera bideratuko da hurrengo egunetan, Euskal Fondoaren bitartekaritzaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!