Joseba Otaegi, txapeldunorde

Asier Imaz 2016ko urr. 24a, 14:54

Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren finala igandean jokatu zen Bilbon. Bizkaia pilotalekuan 1.000 ikusle elkartu ziren.

Sei aizkolari aritu ziren lanean, eta Joseba Otaegi zizurkildarra bigarrena izan zen, Atutxa II.aren atzetik. Bizkaitarrak lortzen duen hirugarren txapela da, eta beste guztien gainetik dagoela erakutsi zuen. Hamabi enbor ebaki behar zituzten finalistek: lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. 44 minutu eta 47 segundoan amaitu zituen lanak Aitzol Atutxak. Bigarren postua Larrañaga azpeitiarrarentz izango zela zirudien, baina bukaeran behera egin zuen eta azken aurreko enborrean Joseba Otaegik pasa zion, atzetik aurrerako lana eginaz. Zizurkildarraren denbora 48 minutu eta 25koa izan zen. Larrañagak amaitu zuen hirugarren, Otaegik baino 15 segundo gehiago eginaz. Laugarrena kanporaketa irabazi zuen Iker Vicente izan zen, 49:32ko denborarekin. Lopez eta Mugertza II.ak itxi zuten sailkapena.

 

Sailkapena

1. Aitzol Atutxa 44’47’’

2. Joseba Otaegi 48’25’’

3. Mikel Larrañaga 48’40’’

4. Iker Vicente 49’32’’

5. Juan José López 50’57’’

6. Ugaitz Mugertza 51’29’’

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!