Ostiralero, baratzeko produktuak erosteko aukera

Ataria 2016ko urriaren 18a

Zimiterio inguruan jarriko dute postua, udalaren baimena jaso ondoren. Ostiral honetan izango dute aurreneko aldia.

Aitor Sarasua, nekazaritza arloko zinegotziaren esanetan, “udalak azoka baten asmoa buruan darabil, baina horretarako beheko plazako estalpea egitea nahiko genuke. Aurrekontu faltagatik, momentuz, atzeratzen ari den proiektua. Bien bitartean, udaletik behintzat ez diegu trabarik jarriko horrelako ekimenei”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!