Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dituzte, Zizurkilgo udal bulegoetan, DIN A-4 neurriko paperean, makinaz edo ordenagailuz idatzita.
Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute, bost mailatan: A maila (6-8 urte), B maila (9-11 urte), C maila (12-13 urte), D maila (14-16 urte) eta E maila (17 urtetik gora).