XIX. azoka berezia Zizurkilen

Irati Saizar Artola 2016ko urriaren 9a

Postuz bete da gaurkoan ere Zizurkil Gora. Urteroko ohiturari jarraituz, mota guztietako postuak jarri dituzte. 

Bertako produktuak nahi dituen orok aurkituko du gustuko zerbait Zizurkilen. Frontoia txiki geratuta, ondoko kaleak ere bete dituzte mahaiez. Baserrietako produktuak, artisau lanak, taloak, bertako zerbezak, gozoak, bitxiak, arropak, altzairuak, jostailuak... erosteko aukera zabala dago egun osoan. Txikienentzako ere puzgarri eta jolasak jarri dituzte. Eguerdian, bazkari herrikoia egin dute Zimiterioan eta arratsaldean, azokak jarraitzeaz gain, emakume eta gizonezkoen Euskal Herriko Ingude Jasotze Txapelketa ospatuko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!