Azoka Bereziko bazkarirako txartelak salgai daude

Ataria 2016ko urriaren 3a

Zizurkilgo Egarri eta Iriarte tabernetan erosi ahal izango dira bazkarirako txartelak, urriaren 8ra bitartean.

Salda, bertako postuetako hestebeteak, bertako barazkiekin egindako paella erraldoia, euskal pastela, kafea eta txupitoa izango dira igandeko menuan. Bazkaria, 14:30ean izango da Zizurkilgo herriguneko Zimiterioan.

15 euroko prezioa izango dute txartelek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!