Otaegik finalerako txartela lortu du

Ataria 2016ko ira. 12a, 10:26

Euskal Herriko Lehen Mailako Txapelketako kanporaketa jokatu zen atzo, eta Joseba Otaegik laugarren denbora onena lortuta, urriaren 23ko finalean ariko da. Jon Irazu, aldiz, 8. postuan geratu zen, eta harmailetatik ikusi beharko du finala.

Orotara 10 aizkolari aritu ziren Leitzan, bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitzen. Azkarrena Iker Vicente gaztea izan zen, egungo Euskal Herriko txapelduna den Atutxari, 36 segundoko tartea ateraz. Larrañagaren atzetik, Otaegik amaitu zuen, 21 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Irazuk, berriz, zortzigarren lekuan bukatu zuen lana, egurrak 22 minutu eta 14 segundotan ebakiz.

Final handia Bilbon izango da, urriaren 23an, eta kanporaketako egin beharrekoak bikoitzak izango dira. Neurri bakoitzeko bina egur ebaki beharrean, lau erdibitu beharko dituzte. Bertan ariko da Joseba Otaegi, ahalik eta postu onena lortzeko asmoarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!