Elbarrenako jaiak 2016

Dantzak bete du plaza

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 11

Herriko dantzariek urte guztian zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan dute herritarren aurrean.

Elbarrenako jaiak azken txanpara heldu diren honetan, herriko dantzarien txanda izan da gaurkoan; Euskal Dantzen ikuskizuna eskaini dute. Jendetza inguratu da plazara, begiak erne eta oihu eta animoak eskaintzera.

Festak amaitu nahi ez eta ekitaldi mordoa dute oraindik arratsalderako. Hona hemen egitaraua:

16:00. VIII. Joxe Arregi Mus Txapelketa.

16:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.

19:30. Hodei magoa

Jarraian, ogitarteko iluntzea, afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita (Mahaiak eta aulkiak egongo dira).

22:00. Bi Bala bertso musikatuak

23:30. Melokotoi sariak

Jarraian, Melokotoiaren hileta eta lur ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!